Skip links

Lurraldea dinamizatuz

Negozio eredua, teknologia eta komunitateak

Pirinioarteko kongresua lehen aldiz La Seu d’Urgell-en ospatuko da

Tokia

La Seu d’Urgell

Iraupena

Bi egun: ostegun arratsaldea eta ostiral goiza. Urriaren 24an eta 25ean

Egitura

Afaria, gosaria eta kongresua amaitzeko bazkaria

Kongresuaren zergatiak

CIMP kongresua gertuko komunikabideetako profesionalen artean esperientziak trukatzeko eta bizi dugun orainaz zein etorkizunaz hausnartzeko topalekua izango da. Piriniotako bi aldeetan diharduten editore, kazetari eta berriemaileen elkargunea: Euskal Herria, Aragoi, Herrialde Katalanak, Andorra, Okzitania.

Kongresuan aurkeztuko diren eduki eta ekintzek gertuko komunikabideen munduan gertatzen ari dena ezagutzeko aukera eskainiko dute eta, era berean, negozio eredu berriak garatzeko edota bertako komunitateak dinamizatzeko teknologia berriek eskain ditzaketen aukerak aurkezteko ere balioko dute. Era berean, eztabaidarako tresna ere izango dira, eskualde-arteko komunikazio esparrua eraiki eta indartzen laguntzeko.

Kongresuak begirada etorkizunean jarriko du, ziur gaudelako etorkizunean gertuko komunikabideak lurralde osoan garatuko diren ekimen, talentu edota gazte eremu desberdinekin… konektatzeko, eztabaidatzeko eta topo egiteko oinarrizko kanal bat izango direla.

Honi guztiari gehitu behar zaio gertuko komunikabideok esperientziak trukatzeko eta sinergiak sortzeko plataforma bilakatu beharko genukeela, esparru horien guztien ahalmen ekonomiko, profesional eta soziala hobetzen laguntzeko.

Azken finean, kongresua kazetaritza egitea ere berrikuntza dela pentsatzen duten informazioaren eta komunikazioaren profesionalentzako gertakizun bat izango da, gaitasun informatibo handiagoa izango duten bertako komunikabideengan sinesten duten profesionalentzako topagune bat, gertuko izaerari eta lurraldearen egituratzeari garrantzia berezia emango diona.