Skip links

PONENTZIAK

LKongresuko ponentziek, tailerrek eta eztabaidek teknologiaz, inteligentzia artifizialaz edota gertuko komunikabideei aplikatutako bestelako tresnei buruz hitz egingo dute, hala nola, bot-en erabileraz, itzulpengintzarako tresna berriez, podcast-ei buruz, marketing eredu berriez edota genero ikuspegiarekin lotutako ikerketez.

Tresna hauek guztiek komunikabide batzuk berrikuntzarako laborategiak edota berrikuntza gela “txikiak” izatea ahalbidetzen dute, non adituek era iraunkorrean gertuko komunikabideei gai desberdinen inguruan (negozio ereduan, komunitateen kudeaketan…) aholkuak ematen dizkieten eta prozesuaren amaieran esperientzia gainerako komunikabideokin partekatzen duten.

Talde dinamika

Hedabide talde baten artean datuak trukatuz audientzien inguruko irakaspenak atera eta elkarrekin audientzia horien portaerak nola azter daitezkeen ikusiko dugu, hala nola, beren irakurle komunitatean oinarritutako metrika sistema bat nola gara daitekeen komunitate horrekiko lotura estutu eta negozio eredua hobetzeko.

Berrikuntza teknologikoa

Enpresa teknologikoek gertuko komunikabideentzat, agentzientzat zein editoreentzat oso baliagarriak izan daitezkeen tresna eta bitartekoak aurkeztuko dituzte. Era berean, BBC telebista handi eta ezagunak bere esparruko tokiko hedabideekin garatzen duen elkarlanaren berri ere izango dugu.

Dirusarrera eredu berriak

Dirusarrera eredu berriekin harremana duten kasuak ere aurkeztuko dira: nola sustatu harpidetzak edota bestelako ekarpenak, “soluzioen kazetaritza” delakoaren aplikazioa, jendartera ateratzearen inguruko adibideak, eduki pertsonalizatu eta integratuagoetan oinarritzen diren gertuko publizitate ereduak.

Azken finean, merkataritza sustatzea helburu duten ekimenen bidez, tokiko ekintzailetasuna sustatzen duten praktikei esker edota komunitatearen garapena ahalbidetzen duen lanketaren bidez, gertuko komunikabideak lurraldea egituratu eta dinamizatzeko eragile garrantzitsuak direla ikusiko dugu.

Etorkizunari buruzko hausnarketak

Akademikoek Pirinio hegoaldeko gertuko komunikabideen inguruko hausnarketa egingo dute eta ekarpen hori lurralde zein hizkuntza ikuspegitik zehatzagoa izango den azterketa batekin osatuko da.

Era berean, Pirinioen bi aldeetako editoreek elkarlanerako eta elkarlaguntzarako egon daitezkeen aukera eta bitartekoen inguruan eztabaidatuko dute, beti ere, eskualde desberdinen arteko komunikazioa hobetu asmoz.